apirilak 1

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-04-01 23:59

    Botikara joan eta amaren ezaguna den botikariari, hainbeste jenderi hain ongi joaten zaion erremedioa eskatu diot; ahoz aho dabilen izena da, lehengoan batek esan zidan berak hartu zuenean ikaragarrizko hobekuntza sumatu zuela, hasieran ez zion inongo efekturik egiten...badirudi, pixkanaka pixkanaka hasten dela bere funtzionamendua ongi betetzen.
    Botikariak ia errezetarik dudan galdetu dit, eta nik ezetz, ez da beharrezkoa, atzo nire lagun bat etorri zen eta eman egin zenion, errezetarik gabe.
    Begietan nabaritzen zaizu zuri ere, aspaldiko alaitasunaren kolorea lausotu egin zaizu eta, baina bueltatuko da...
    6-8 ordutik behin bada ere, gogoratu Denbora dosi bat hartu eta on egingo dizu, etorkizunean kementsu jarraituz eta iragana munduko irribarrerik alaienarekin gogoratuz. Har ezazu Denbora pixka bat...
Kontatuko didazu nola joan zaizun, laster arte!
       
    ...HeMeN EgOnGo BaZiNA... Malen eta Maitane (las torris...) Jaka, 06


Utzi iruzkina: