365
365 egun pasatu dira. Gauerdia zen eta telefonoaren hotsak harritu egin zidala esanez gero, gezurra esango nuke. Iraiak deitu zidan,
goizean Donostiara joateko asmoa kontatu, eta gero berba egingo genuela adostu genuen. Unibertsitateko lehen azterketa garaia zen,
ekonomia eta ingeleseko apunte tartean zegoen telefonotik lagunaren hots dardartsu bat entzun nuen.
Hitz horiek sekula entzutera iritsiko ez nintzela pentsatzen nuen. Mila gauza pasa zitzaizkidan burutik une hartan,nik uste,
gelditu gabe hitz egin arren, esaten genuenaren jabe ez ginela gaur 365 gau.
Zelako dardara, kanpoko elurrak baino gehiago izoztu zidan gorputza Iraiak. Bizitzaren aldeko borroka haren albistea kontatu behar nien nik ere lagunei. Hasi nintzen bada eta gogoratzen dut lehenengo elkarrizketa.
Ez dut izenik esango, baina egoeraz jabetu bezain laster ...eta zu zer moduz? batekin erantzun zidan.
Orain, 12 hilabete pasata, begiak malkoz itota ditudala, gogoratzen naiz bi hauen arteko hartu-emanaz.
Adiskidetasuna, maitasuna, eta sekulako konplizitatea zuten (eta dute) bi hauek musikaren aitzakian ezagutu zirenetik.
Ingelesa zen ondorengo azterketa baina liburu horia, balkoiko haize bolada sartzearekin batera itxi egin zen. Ez da broma, ez.
Oheratu nintzen bai. Kontzientzia, pentsamendua, oroitzapenak eta negarrak esna jarraitu zuten arren, nire beste hori, ametsetara joanda zegoen. Orduan sentitzen nuen nola munduko indar eta kemen guztia hainbeste erakutsi digun lagunari emateko edozer egingo lukeen.
Inoiz baino urdinago ikusten nituen zure begi urdinak. Inoiz baino gogorrago egiten nion atximur izarari, amorruz ere negar egin nuen bai...
Eta orduan gogoratzen nintzen nigandik metro gutxira nola egongo zen ni bezela Eider, zertxobait urrunago Izaro, eta Bartzelona puntan zer moduz egongo zen Ainitze.
Baina nire bakardade eta atsekabe horretan, guztiak gertu eta itxaropentsu sentitzen nituen. Lanpara txikiarekin egin nuen lo.
Biharamuna grisa izan zen, edo beltza. Ez dut kolorerik gogoratzen. Kleenexak eta negarrak. Aurpegi ilunak...sinistu nahia eta ezina. Zenbat denbora pasako ote zen mundua gelditu zitzaigun goiz hartan? Orduan hasi zen gertatutakoa sinisten hasteko momentua. Baina ordutik ere, 365. eguna da gaurkoa. Eta, ez, zin egiten dut kremadezanahoriagatik ez dela egun bat bera ere pasatu zutaz gogoratu ez naizenik. Bihar 366 izango dira eta geroz eta biziago sentitzen zaitut. Hasieran negar zotinka bustitzen genituen kanpin, instituto, lokal eta Belgikako (etab. luze batekin) oroitzapenik onenak. Orain irribarretxo bat edo beste lapurtzen dizkiguzu zure
ganbismo eta ganberrismoarekin gogoratzen garen uneoro.
Esandakoa, lagunok, urtebete pasatu da, baina sinetsi ezinda nago/gaude oraindik. Momentu asko dira eta horietako batzuk niretzako
nahi ditut. Beste asko honezkero badakizkizue...
Maitaneri, esperantza koloredun ate honetatik, urtebete pasa ondoren ere, nire esku dagoen omenaldirik beroena.
Pixkat zure ere senti dezazun blog xume hau, lmuxu bat, Rubia!
Gaurkoan ezin nahi gutxi-polit-fin-dotore idatzi, baina nire nirea den nunbaitetik zure-zurea izango den barruraino iritsi dela sinistu nahi dut.
Gure arteko belauntzi berezi honetatik, hain erraz libratuko ez zaren bazter honetatik...asko maite zaitxugulako.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: