2 ostiraleko astia

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2006-10-30 10:07

Banator berriz be bueltan!     (porque lo bueno se hace esperar...hori esaten dute behintzat ;-) )

Igandia amaitziar, rutina estreinatzeko prest, bixar astelehena baña pozik, mentalizauta. Asteartiak ostiral usaina eukiko dau, eta ostirala oindiokan ostiralaua bihurtuko da; atzoko larunbata azkenaldiko larunbatetan larunbatena izan zalako...25 orduko larunbata!

eta igarri zan....Eibarren gabonetako argixak ipintzeko prest, gaztaiñerua be betiko tokixan, baina uda girua arnasten zan Untzaga inguruan. Arratiako joten doinuakin batera San Juanak etorri bihar ziala emoten zeban eta.

Gainera, larunbatetan larunbatenan bixamona edozelakua ezin da izan, gaur bebai, txalo zaparrada asko egon dia Ipuruan, leaderra bisitari eta zartada ederra! 3-0, aurreko asteko 0-3an atzetik.....eutsi gogor orainari eta HeLdU gErOaRi...!!! udaberrixan eskailera bat igoko dogulakuan nao...gure lekua 2. mailan dauelako...

Hori bai, geroz eta gutxiau gelditzen da berriz ordua aldatu eta urteko gaurik laburrena ospatzeko. 23 orduko larunbata, oindiok larunbataua izango dalakuan hemen gelditzen naiz, beti bezela, itxaropentsu, San Andresen zain....

 

                  .....ta bihar ere, hemen izango nauzu....


Utzi iruzkina: