FIREFOX

gurebazterrak 1456135173782 Gure Bazterrak | 2007-01-24 16:29

Joxe Aranzabalen blogean, FAROA, firefox erabiltzaile talde batek egindako nabigatzaile librearen aldeko aipamenak irakur daitezke. Egia esateko nik (oraindik, garaia ote aldatzeko?) ez dut firefox delakoa erabiltzeko aukerarik izan, baina baditu ohiko internet explorer estandarrak ez dituen abantaila nabariak.

Hasteko eta aipagarrienetakoa software librea izatearena. Horrek nabigatzailea "tuneatzeko" aukera ematen dio erabiltzaileari; hiztegiak, bilatzaileak...

Baina batez ere interes gehien piztu didan elementua EUSKARAri ematen zaion estatusa da. Hau da, %100 eta modu naturalez euskaraz dagoen nabigatzailea izatea. Gainera hiztegiak eskura edukitzea ahalbidetzen omen du, eta “euskalbar” gehigarria bertan edukitzea bermatzen du, xuxen aplikazioa nabigaziorako…

Firefox instalatu eta erabiltzen hastea baino ez zait geratzen, ea pestña artean ez naizen galtzen…  

 


Utzi iruzkina: