BUENOS DIAS

No profile photo Gurari | 2021-01-15 12:00

BUENOS DIAS

  1. Hasierako eta bukaerako jarrera: https://bit.ly/3mOz0CV ; https://bit.ly/345dse3 

Zutik jarri behar dugu, hankak gure sorbalden distantzia berean izanik eta oin puntak aurrera begira edo pixka bat irekita. Barra bat hartuko dugu eskuekin eta buruaren atzean jarriko dugu, trapezioen azpian, hain zuzen ere. Ariketa egiten hasteko, enborra aurrerantz jaitsiko dugu, beti bizkarra zuzen izanik eta aldaka atzeruntz botaz. Puntu gorenera iristean, gorputz-enborra zoruaren paraleloan egon behar da, bizkarrak hasierako posizioa galdu gabe, eta belaunak apur bat tolestuta, flexio txiki batean. 

Azken posizioari eutsi diezaiokezu segundo batez edo biz, zure sabelaldea nola tenkatzen den sentitzeko. Behin hori eginda, hasierako posiziora itzuliko gara. Jaitsieran airea mantentzen genuen corea estututa, orain igotzeko tentsioa mantenduko dugu baina airea askatzen joango gara. Tentsioa beharrezkoa da gerrialdeak ariketaren pisua ez jasateko eta ariketa gure hanketan fokalizatzeko.

  1. Lantzen diren giharrak: https://bit.ly/3geXyT0 ; https://bit.ly/3qAtKow 

Bizkarrezurra eta aldaka zabaltzeaz arduratzen diren atzeko kateko muskulu guztiak lantzen dira ariketa egitean; besteak beste, bizkarrezurreko eta toraxeko erektoreak,femoralak, gluteo handia, semitendinosoa, semimenbranosoa, bizeps femorala, iskiotibialak.

  1. Ariketaren moldaerak: https://rb.gy/x793wt

Materialaren baitan ariketak moldaerak izan ditzake. Barran pisu gehiago edo gutxiago jartzeak eragina izango du nahiz eta hasierako eta bukaerako posizioak asko ez aldatu eta lantzen diren gihar taldeak ere antzekoak izan.

  1. Bideoak:
    1. Azalpena: https://bit.ly/3qzj8pV ; https://bit.ly/3lNhyNN 
    2. Akatsak: https://bit.ly/3qwnSwL 
    3. Tip edo trukoak: https://bit.ly/39H5prk 

 


Utzi iruzkina: