ZORIONAK GURI
Eskerrak zuri
biziraun nuen itsaso zabalean,
eskerrak zuri
ikasi nuen benetan maitatzen.
Eskerrak zu ezagutu zintudan!
Bestela munduak irentsiko ninduen
munduko arazo guztiak neure eginez.
Eskerrak zurekin pasatako une guztiei,
horiei esker mundua zegoenik ere
ahazten bainuen,
eta denbora ez zen ezer neuretzat
baina munduarentzat...
...munduak biraka segitu zuen,
nahiz eta zurekin nengoenean
nik denbora betiko gelditu nahi izan
zure ondoan betiko egon ahal izateko.
Munduak biraka segitzen du
eta ni geldirik nago zorabiaturik
zure zain,
zurekin nengoenean bainintzen
benetan eta erabat zoriontsu
gainerako guztia ahaztarazten baitzenidan.
Eta orain egunero oroitzen naiz
"denbora-galtze" horiez guztiez,
orain egunero oroitzen naiz
zure irribarreaz eta begirada sakonaz,
orain badakit zer den zoriona:
egunero une horiek guztiak
zure irribarrearekin oroitzea
eta gauero une horiek guztiak
zure muxu-laztanekin oroitzea.
Eta nahiz eta agian zuretzat ni iragana izan
zu niretzat oraina zara
orain baitakit zoriontsu naizela
inor baino gehiago maite zaitudalako.
Iruzkinak
ozly 2008-08-27 15:29 #1

Poema zuzena benetan; maitatzen duzun horren bihotzera zuzenean iristea du merezi.

ozly 2008-08-28 12:18 #2

Eskerrak zuri, idazteagatik. Jarraitu horretan.
Maitasunak munduaren beste ikuspegi bat ematen digu, baina ez da inoiz ahaztu behar guk maitatu behar dugula gehien geure burua, eta besteen gainetik jarri. Hala ere, ederra da maitasun hori sentitzea eta adieraztea, hori ez da ahaztu behar.
Beste bat arte!

Utzi iruzkina: