URTE BERRI ON 2010

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2009-12-27 19:54

2010, espaziorako odisea
barnetik kanporanzko zori-bidaia

Ezin dut gehiago nigan,
ezin dut gehiago honekin barnean:

Nire barneko ahots sakon eta apal honek
digeritu nahi du
bertze behin hausnartu
eta
zintzurretik goiti egin
azkenean,
eguberrietako ezkilen eta mahatsen laguntzaz.
Malenkoniak ene zintzurra estutzen du
eta itxaropenen ametsak
2010ari ate joka ari dira.
Maitasunezko, elkartasunezko eta alaitasunezko garai hau
ona da
urte berri osorako
guztion ilusioak eta itxaropen galduak biziberritzeko.
On egin !

URTATS 2010
ESPAZIORAKO ODISEA
Urte berri berri
Zer ekarri berri?
Zoriontsu izan, be happy, gourana! esango dizute,
baina hitzak ez dira deus, ala?
Elkartasunak isiltasun-bidea egiten baitu.

Zoriontsu izan!
Hitzek, hala ere, indar handia dute
eta, batzuetan txar egin arren,
on egiten diote bihotz minduari
irribarre itxaropentsuari
iraganeko itxaropen galdu horiek
orainean aurki ditzagun.
Beharbada ez gara aberats diruz,
eta ez gaude eztarri sendoz,
eta hitzak oso boteretsuak direnez
kontuz ibili esaten eta eskatzen duzunarekin.

Urte berria beso zabalik,
urte zaharreko desio betegabeak bihotzean.


Utzi iruzkina: