IBAIKO ILARGIA
Ibaiko ilargia
milia bat baino zabalagoa,
egun batean
zeharkatzen zaitut
aspaldiko ameslari,
bihotz birrintzaile hori!
Edonora zoazela ere
zure bidean noa,
bi
noraezean
mundua ikusten
hainbeste mundu dago ikusteko!
Ortzadarraren amaieraren beraren atzetik goaz
bihurgunean itxaroten
neure ahabi-lagun hori
ibaiko ilargia eta ni...
ILARGIAREN HATSA
2008-08-30
Ilargiaren hatsa hedatu da
ilunabarrean
eta mendien ertza marraztuz
gaua etorri zait
ustekabean.
Ilargian hatsak argitu du
mendien ertza
gaua gainera etorri zaidanean
bat-batean.
Ilargiaren hatsak zuritu du
mendi ertza
gau beltzean
ezustean.
Eta orduan lainoa sartu da bailaran
eta ilargi lausotuari so
konturatu naiz
zu nere ondoan ez bazaude ere
olerki hau idatzi behar nizula
maite zaitudalako.
Horretaz konturatu naiz
ene barneko ezkutua
kendu dudanean
eta azkenean
zure hatsaz oroituz
nire hatsarekin nahasi dudanean.
Iruzkinak
Lost_Hawk 2008-08-12 14:42 #1

Hasi naiz neu (b)ere
zeure milia legoan
eguzki printzen atzetik
edo ilargizko bihurgunetakoetan
ea norbait horrek
jaurtikitzen deustan
lantzea bentanarean

Azken batez
gezurra da-eta
atzera jo gurako genukeena

Goiko maldeetatik
egin behar da bidea
Atxostetik Atxostera
muxua

Utzi iruzkina: