GEHIEGIZKO ZORIONA
Orain dela aste bat ene urtebetetze egunean...
...arrosak, ene lagunak esan dit:
- ezer gutxi gara!
Egunsentian sortu naiz
ihintzez bataiatu naiz.
Zoriontsu ireki naiz
eta eguzki-errainuaz maitemindu.
Gauean itxi naiz,
zaharturik iratzarri naiz!
Oso polita nintzen
Zure lorategiko lorerik ederrena, bai!
- ezer gutxi gara!
esan dit gaur goizean arrosak,
ene lagunak.
Burumakur ikusten nauzu
Eta ni amiltzen naizela sentitzen naiz,
Erortzen naizela.
Ene bihotza ia biluzik dago
Oina lokatzetan dut
Jadanik ez naiz ezer
Norbait izango ote naiz?
Atzo miretsi ninduzun
Bihar hauts izango naiz betiko
Gaur ezer gutxi garela esan dit arrosak,
Ene lagunak.
Ilargiak bart ene laguna zahartu du
Nik, gauetan
Ametsetan
Bere arima dantzan distiratsu ikusi dut.
Han begien bistan ikusi nuen
Irribarre egin zidala,
Sinesten dut sinetsi dezakedana
Nik itxaropena behar dut
Bestela ez naiz ezer
Norbait izango al naiz?
- ezer gutxi gara!
esan dit gaur goizean arrosak
Ene lagunak.
Burumakur ikusten nauzu
Eta ni amiltzen naizela sentitzen naiz
Erortzen.
Ene bihotza ia biluzik dago
Oina lokatzetan dut
Jadanik ez naiz ezer
Norbait izango ote naiz?
Atzo miretsi ninduzun
Bihar hauts izango naiz betiko
Gaur arantzadun arrosa bat naiz
Baina ez zaitut mindu nahi,
Leun laztandu nahi zaitut.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: