EGIDAZU TOKI BAT

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2008-09-05 12:25
3

EGIDAZU TOKI BAT

Egidazu toki bat
zure barren-barrenean
eta oztopatzen badizut
ez badut ezertarako balio
zurbilduko naiz
mututuko naiz
bizitzarik gabe
ahantzi ez nazazun.

Egidazu toki bat
zure bihotzaren sakonean
besarka zaitzadan
eta negar egiten baduzu
erotuko naiz
erabat clown eta hatsegin izango naiz
irribarre egin dezazun.
Ez nuke nahi zu inoiz gaizki egoterik
ez eta zu inoiz hotz izaterik ere
eta bost axola dena,
zu izan ezik...

Egidazu toki bat
zure etorkizunean
nire oroitzapenak gutxienez
ez nituzke inoiz zanpatuko
ez eta nire airea itoko ere
zu ongi egon zaitezen.

Egidazu toki bat
zure larrialdietan
zure ausardietan
zure konfidantzan
eta ez naiz gehiago
urrunduko
ez naiz krudel izango
zu ele-eder izan zaitezen.
Zu aspertzea nahi dut
zu beldur izatea
zorigaitzaren zaporea ahaz dezazun nahi dut
maite zaitudalako.

Toki txiki bat hemen, orain
denbora urrats handitan pasatzen baita,
eta erabat berrituko naiz
edertuko naiz eta hori guztia
ni zurea izateko.

ozly

ozly 2008-09-10 16:21 #1

Sentsazio politak dira, hori ezin dezaket uka. Pixka bat gaixki ere sentitzen naiz, jakinik neronek ez dudala horrelako sentimendu garbirik.
Nik maitatu izan dut pertsona bat, baina orain, bere aldetik jarri izan duen urritasuna kontutan harturik, ez-ikusi nahia eta nazka besterik ez datorkit burura. Ez diot ezer opa, eta burutik joatea besterik ez dut nahi.
Mundu honetan kasu guztiak oso ezberdinak izango direla, hori egia...

NEKAZAL OLEKARIA

NEKAZAL OLEKARIA 2008-11-17 17:28 #2

Ihel dagoen zakurra

Susara dagoen behia

zerriak inaus....eta gau erdiko astoaren arrantza?

Lurretik ageri ez den satorrari buruz iritzirik ote?

Murruz, bekerekiz, zaunkaz eta kurrinkaz betetako sinfonia..

Bihotzaren herstutasuna...

SAKANAKO NEKAZAL OLERKARIA

NEKAZAL OLERKARIA

NEKAZAL OLERKARIA 2009-12-23 18:15 #3

Gabon bezperako gau ilun honetan,
Tximaurrez beteta dago sotoan
txakurra erditzear dago.
Zerria -abereen ginekologoa- kurrinka atzeko ikuiluan,
Astoa -amagina- ixil ixilik zirrimiztatik begira.
Une pozagarria hau girotzeko
oiloaren kaka beratua eta
behiaren ausnarrean,
....hau bai eguberriko estanpa bukolikoa!!!!!!!!!!!!!!

Utzi iruzkina: