amatxi

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2010-07-16 16:30

AMATXI BITTORI ARRASTIO

                          

Atsegin handiz gonbidatzen zaitut 2010eko uztailaren 18an, igandean, Oitzera, ene aldeko meza denok elkarrekin egin dezagun, eta ondorengo bazkarira Donamariara.

 

Egun horretan nirekin nahi zaitut, eta etorri, arren, besarkatzeko gogoz eta irribarre xume bezain atsegin batekin.

 

Laster arte, muxu zaparrada


AMATXI,
zuhaitz bat bezain zaharra.

Nigandik haratago
oihana.
Bertara joan naiz,
zein ederra oihanean egotea!
milaka urteko zuhaitzak
hosto berde berriekin babesten,
eta txoriak kantuan euren kumeak bazkatzen.
Luzaro egon naiteke hemen
zuhaiztian badelako
antzinako arbola bat
eta zuhaitzetan dilindan
hostoz hosto
zure hitzak eta historia
nire isiltasuna eta etorkizuna
elkarrekin dantzan.

Nigandik honatago
zu.
Bertara joan naiz,
zein ederra zugan egotea!
93 urteko istorioak
laztan berriekin besarkatzen
eta nire bihotzeko taupadek
gure maitasuna kantatzen.
Luzaro egon nintekeen zure ondoan han
historian badelako
emakume gogor bat
eta historiatik dilindan
laztanez laztan
zure historia eta hitzak
nire etorkizuna eta isiltasuna
batera dantzan.


--
olerkari ameslaria


Utzi iruzkina: