ABUZTUKO ETENA
Zu kapullo
Ni ero
Ero eta bero
Autentikoa ni
Zu bakarra
Bakarra zara
enetzat
Eroturik al nago?
Eroturik baino
zuganako maitasunak erakutsi dit
bizitzaren zentzua,
eta
zure azaleko usainak eramaten nau
bideetan galtzera.
Zure ahotsak
oroitarazten dit
bazarela norbait ene bizitzan.
Jada ez dago
atzera bueltarik,
eta ni ero,
Egunero,
zutaz oroitzen naiz,
Gauero,
zurekin amets
egiten dut
eta horrela
gero eta gehiago,
gero
eta sakonago,
eta
mingarriago
zutaz
enamoratzen naiz.
Gehiago.
Jada ez dago
atzera bueltarik!
Zu ezagutu zintudan egunean hasi
baitzen
neure HISTORIA idazten.
Ordurartekoa
HISTORIAURREA besterik ez da izan,
Idatzi gabeko historia xumea
ahozko historia edo
urrutiko
kondaira bat,
gure bilobei
kontatzeko moduko elezaharra.
Zu kapullo
Ni ero,
Egunero,
Goizero
hasierarik eta bukaerarik gabeko gure historia xume hau biziberritzen
dudalako
eta
hala
segitzeko ausardia dudalako.
Iruzkinak
xorino 2008-08-04 14:53 #1
ausardia edo koldarkeria, baina zu beti hizki mutu...
...pasatuko zaizu, Ainara hegaldun hori,
dena pasatzen da,
ehiztariren batek urriko pasan berriro ere zu ehizatu arte!
eta orduan berriro hasten da (edo segitzen du historiak) HISTORIA.

Lost_Hawk 2008-08-05 18:02 #2

Betoz, zioen Benedettik,
betoz arrengurak
maitasun haize danbatekoak
alaoriak eta tristeziak
gero
ilusioaren zapatekin badatoz...

Utzi iruzkina: