Jurgen eta Angel gure aspaldiko lagunek dire. Joan dan urtean Santiagoko bidea iten hasi zirean, eta aurten bigarren etapea amaitu daurie: Leon-etik, Santiagora. Igez Santiagoko bidea iten hasi zireanetik erromes berezi honin barri euki dogu Gorbeialde Irratien. Uda honetan bikote jator honek bere helburue bete dau eta aurikaz barriro egoteko aukerea euki dogu.
San Pedroak 08. Gorbeialde Irratiko afarie San Pedroak 08 Diman. Gorbeialde Irratiko lagun eta kolaboratzaile batzuk. Goien: Oier, Eneko, Joseba, Mikel eta Andoni. Behean: Jon, Soro eta Unai
GORBEIALDE IRRATIA 2007ko urtarrilean jaio zan. Hasieratik Arratiako geurkotasune kontuten hartzean dauen irrati saioa egin dogu. Izin be, sarri askotan gure bailarako notiziek ez daurie lekurik eukiten beste komunikabideetan. Geur egun ordu biko programa bat egiten dogu goizero zuzenean: "Txitean-Pitean" (10:00etatik 12:00etara). Bertan udaletako informazinoa, gizarte gaiak, kirola, musika, zinea, literatura eta beste hainbet kontu jorratuten doguz egunero. Arratiko barriek, Arratiko euskalkien.