Gorbeialde Irratia

Arratiako irrati lokala 107.5


Urtero lez Igorreko andra talde batek tonbola solidario bat antolatu dau gabonetako sasoian. Bertan batzean dan dirue Congon eta Perun beharren dabizen monja igorreztar biri bialduko jakie artezean. Aste honetan Kari Legarretan bisitea euki dogu Gorbeialde Irratien. Andra talde zabalago baten barruen, Kari tonbola solidario honetan esku bet botaten ibilten da urtero-urtero.  


Lemoako Udalak antolatuten dauen BERBALAGUN  proiektuko partaideak Gorbeialde Irratien izin dire eta opari bet ekarri dozkue gure entzulean artean bananduteko: Bi personantzako gaube Bilboko 4 izarreko hotel baten. Afarie, armosue eta spa zirkuitoa barne. Opari hau iribazteko hurrungo galdera honeri erantzun behar jako. Zer esan gure daurie esaera zahar honik:    * "Uzkerra burruntzien baino harroagoa izan".    * "Hamabiak, gure lapikoaren agoniak" Esaera zahar honitako baten esannahia badakizu bidali zure erantzune gorbeialdeirratia@gmail.com helbidera edo agindu s...


Azken egunetan bisita berezi bat euki dogu Gorbeialde Irratien. Batetik Yamal, bere familiegaz Igorren bizi dan sahararra. Eta beragaz batera Gotzone Amuriza Igorreko Udaleko Inmigrazino saileko arduradune.  Izin be, oin dala egun batzuk "Sahara egune" antolatu zan Igorren.  Jaialdi honen helburue herrien bizi direzan sahararren ohiturak eta eguneroko bizimodue bertatik bertara ezagututea izin zan. Geur egun Saharatik etorritako 7 famili bizi dire Igorren, eta Yamal eta Gotzonegaz etorkin honin bizimodue hobeto ezetuteko aukerea euki gendun.


Geurkoan txoko hau gure ikasleantzako izingo da. Izin be, astero-astero Igorreko Arratia institutotik ikasle talde bat etorten da gure estudiora. Talde bakotxak gai bat preparetan dau eta horren inguruen iten dogu berba aurikaz. Kasu honetan, DBH 2.mailatik Oier, Txomin, Jon eta Xabier izin zirean gugez.  Mutil honik ekarri eurien gaie "Dopping-e kirolean" izin zan. Gure partetik eskerrak emotea astero-astero Gorbeialde Irratire etorten direan ikasle guztieri! 


Arratiko Gazte Informazino bulegoak sexu aholkularitza zerbitzu barri bat imini dau martxan. Hemetik aurrera Arratiko gazteak sexuen inguruen dekiezan zalantza eta galdera guztiek Ismene Camarero sexologeari bialduteko aukerea eukiko daurie. Horretarako helbide elektroniko bat egongo da: sexueninguru.gibarratia@gmail.com Ismene Gorbeialde Irratian egon zan zerbitzu barri honen nondik norako guztiek azalduteko. Ganera, aurrerantzean sexuen inguruko tarte bat eukiko dogu Txitean-Pitean-en.  Hilean behin Ismenegaz egongo gara sexuen ganeko gai ezbardinek mahai ganean imint...


Arratiko Zekorrak Rugby taldea neskan talde bat aurrera atara gurean dabil. Oin dala aste batzuk hasi zirean lelangoz entrenetan eta ilusino eta gogo handiegaz ekin dotsie beharrari.  Hamar bat personako taldea osotu daurie honezkero, baia ondiño neska gehau topetan dabiz.  Neskan rugby taldeak ateak zabalik dekoz animetan dan edozeinentzako. (kontaktue: 616 171 464 Unai)  Lorea eta Saray jokalariek, Haritza entrenadoreagaz batera, Gorbeialde Irratien izin dire egunotan talde barri honen nondik norako guztiek argituteko.


Urriko lelango asteburuen Arratiko neskan taldeak denboraldi barri bet hasiko dau. Joan dan maiatzean bigarren mailara bajatu zirean eta oingoan etapa barri bet hasi beharko daurie. Hori bai, iñoz baino ilusiño eta gogo gehaugez.  Aste honetan Naia, Kasan, eta Naia B. Gorbeialde Irratien izin dire denboraldi barrieri begire dekiezan asmo, gogo eta helburu guztiek argituteko.     


Helena Lazaro Israelen bizi de geur egun. Oin dala urte pare bat Arratie atzean itxi eta 22 urteko igorreztar honek  goi mailako piano ikasketak hasi zauzen Jerusalem-eko Musika Akademien. Uden  oporretan Igorrera datorrela aprobetxaute, beragaz egoteko aukerea euki dogu. Helenak, besteak beste,  Israeleko egotaldie zelangoa dabilen iziten kontau jozkun Txitean-Pitean-en.


Oin dala gitxi Arratiko 3 andrazko Elbrus menditik (5.642 m.) bueltau dire eta Gorbeialde irratitik pasau zirean esperientzi berezi hau kontetako.  Miren Garbiñe, Lurdes eta Garbiñe "Marimendi" mendi taldeagaz joan ziren Errusia aldera; 40 urtetik gorako emakume euskaldunek batzean dauzen taldea (informaziño gehau www.marimendi.org). 



GORBEIALDE IRRATIA 2007ko urtarrilean jaio zan. Hasieratik Arratiako geurkotasune kontuten hartzean dauen irrati saioa egin dogu. Izin be, sarri askotan gure bailarako notiziek ez daurie lekurik eukiten beste komunikabideetan. Geur egun ordu biko programa bat egiten dogu goizero zuzenean: "Txitean-Pitean" (10:00etatik 12:00etara). Bertan udaletako informazinoa, gizarte gaiak, kirola, musika, zinea, literatura eta beste hainbet kontu jorratuten doguz egunero. Arratiko barriek, Arratiko euskalkien.

Azken iruzkinak

imanol gutierrz mintegia

imanol gutierrz mintegia 2011-01-14 21:48 #1

DIMA 3-f LEMOA 1-e IGORRE 5-b AREATZA 4-c ARANTZAZU 2-d

oiane gutierrez mintegia

oiane gutierrez mintegia 2011-01-14 21:46 #2

DIMA 3-f LEMOA 1-e IGORRE 5-b AREATZA 4-c ARANTZAZU 2-d

lorea gutierrez mintegia

lorea gutierrez mintegia 2011-01-14 21:44 #3

DIMA 3-f LEMOA 1-e IGORRE 5-b AREATZA 4-c ARANTZAZU 2-d

jose agustin jainaga

jose agustin jainaga 2011-01-14 21:42 #4

dima 3-f lemoa 1-e igorre 5-b areatza 4-c arantzazu 2-d

jose agustin jainaga

jose agustin jainaga 2011-01-14 07:47 #5

1-e,2-d,3-f,4-c,5-b