Gorbeialde Irratia laster sarean

No profile photo Gorbeialde Irratia | 2009-03-09 17:23
1

Urte bi dire emisora hau jaio zanetik eta oinarte Gorbeialde Irratia Arratiako bailaran entzuten zan bakarrik, 107.5 FM frekuentzien (Bediatik Zeanuriraino).

Halan da be, laster baten teknologia barriek mugak guztiek apurtuteko balioko daurie. Izin be, blog honetan bertan iminiko dogun lotura batek Gorbeialde Irratia interneten entzuteko aukerea emongo dau.

Arratiko aktualidadea, Arratiko musikea, Arratiko euskerea... laster sarean.

gorka

gorka 2009-09-18 22:50 #1

Aber egie dan,

holan arratietik kanpora behar iten dogunok be entzun ahal izingogu eta!!

holan segidu..

Utzi iruzkina: