Forjarien kanta langileen egunerako

gorbeialdea-bertsotan 1456135080255 Gorbeialdea bertsotan | 2008-05-01 00:00

Oskorrik kantatzen duen Forjarien kanta 1911ko Eibarko greba batean sortu omen zela irakurri dut. Sorta herrikoia da eta gaurko eguna egokia iruditu zait gogoratzeko. Hiru bertso neurri erabiltzen ditu, 6ko handia, zortziko handia eta zortziko txikia.


EIBARKO FORJARIEN KANTA

Gaur forjariak lana utzita
gatoz gustiok kalera,
labeak oso itzaldurikan
jaikera bat egitera,
maillu, burdin ta gaiñerakoak
botarikan bazterrera;
ez degu nai guk berriko sartu
leengo tokira lanera.

Dinbili danba! goiz eta gabe,
su eta keian tartean,
sosegu eta deskantsu gabe
gure buruen kaltean;
orregatikan lanak utzita
gatoz guztiok batean.

Gora ta gora beti, gora forjaria!
langille trebe zintzo da maillukaria.
Lurpera ta lurpera beti nagusia!
ez digute egingo eurak nai guzia.
Ez badigu ematen arrazoia guri,
ez badigu ematen bear aiña ogi,
sua emango diogu gure fabrikari
eta nagusiaren etxe guziari.

Iru babarrun jatiagatik
orrenbeste neke, pena;
erdi auldua arkitutzen da
forjariaren barrena.
Gure kontura egin oi dute
nagusiak nai dutena,
langilleen bizkarretik gizendu
dute beren poltsa dena.

Oso goizetik lanian asi
su eta keian tartian,
dinbi ta danba! gelditu gabe
guztiz illundu artian,
erropa denak puskatzen eta
osasunaren kaltian.

Ez badigute guri jornalik aunditzen,
berriko gu ez gera lanera biurtzen;
arrazoiakin degu geiago eskatzen,
iñorgandik ez gera gu ikaratutzen.
Ez badigu ematen arrazoia guri,
ez badigu ematen biar aiña ogi,
sua emango diogu gure fabrikari
eta nagusiaren etxe guziari.


Utzi iruzkina: