Aramaixoko bertso eskolak 13 urte: urtez urte bidie einaz!

gorbeialdea-bertsotan 1456135080255 Gorbeialdea bertsotan | 2010-12-01 09:22

Oihane Perea lehenengo aldiz Aramaiora iritsi zenean, Livingstone bezala ibili zen, Afrikako oihanean galduta... Orain dela 13 urte!!! Eta begira nolako eboluzioa izan duen kontuak. Aurten, 13 zenbaki polita dela eta, urteurrena ospatzea pentsatu dute bertso eskolakoek, eta egitarau potentea prestatu ere bai. Begira, begira:

ABENDUAK 10, BARIKUA

· 19:00etatik aurrera, BERTSO-POTEOA herriko bertsolariekin

· 22:30ean Kultur Etxean BERTSO TRAMA: “Santa Kruz abadea Aramaion”. Maialen Lujanbio, Jon Maia, Igor Elortza, Unai Iturriaga (gai-jartzailea: Josu Goikoetxea)

ABENDUAK 11, ZAPATUA

· 18:00etan BERTSO-PILOTA frontoian, herriko pilotari eta bertsolariekin

· 20:30ean BERTSO GALA Iturrieta sagardotegian: Solozabal, Viñaspre, Samaniego, Perea, Lafuente, Labayen, Alustiza, Gaztelumendi anaiak, musikariak... Earra girue!

 



Utzi iruzkina: