Malkasko-Arriaran mendi martxa, bazkari herrikoia eta bideo emanaldia

Larunbat honetan, hilak 15ean,  Goierriko AHTren aurkako asanbladan mendi ibilaldi didaktikoa antolatu dugu. Konkretuki, AHTak Beasaingo ur sare hidrologikoan eragingo lituzken kalte eta afekzioak aztertuko ditugu.

  • Zer ikusiko dugu: Beasaingo herrigunera zuzentzen diren erreka, ur jauzi eta deposituen berri izango dugu, eta horrekin batera, bertako flora eta faunaren deskribapena. Gai hauetan jantzia dagoen aditu bat izango dugun lotzen ari gara.
  • Hasiera: Larunbat honetan, uztailak 15ean, Beasain eta Ordiziako mugan dagoen Malkaskon goizeko 9.00etan. Partehartzaileei ibilbidearen aurkezpen labur bat eta mapa bana banatuko zaie.
  • Ibilbidea: Malkasko->Mariaraseko presa->Gantzarain->Erauskin auzoa->Abarizketa->Loinazko ermita->Gudugarreta->Arriaran. 
    Ibilbidea 13.30etarako amaituko dugula aurrikusten dugu asteburu honetan asanbladako zenbait kidek txango hau egiten jardun baigara.
  • Zer eraman: Ibilbidearen lehen 1000 metroak oso aberasgarriak eta politak badira ere, "jebi" xamarrak  ere badira: Mendiko botak eramatea beharrezkoa da eta beste pare lehor bat ere bai ibilbidearen zati batean errekan sartzea baino beste biderik ez baidago eta hankak bustiko baiditugu, beraz kontuan izan. Otartekoa ere norberak eramatekoa da Erauskinen hamaiketakoa egiteko. Erauskingo auzoan freskagarri batzu jarriko ditugu partehartzaileen eskura, beraz edanarekin ez kezkatu.
  • Bazkaria plaza azpian: Arriaranera iritxi ondoren, Beasaingo udaletxe azpira zuzenduko gara, bertan, partehartzaileok bazkari herrikoia egingo dugularik 14.00etan. Bazkariaren menua eta prezioak ez dakizkigu oraindik, hori bihar egingo den asanbladan jakingo dugu ta jakinaraziko dizuegu weborrian. Bazkarira joatea ez da derrigorrezkoa. Bazpare.
  • Bazkarian izena emateko: Jarraian dijoazkizuen lekuetan izena eman dezakezue: Legorretan Olason, Ordizian Herrikoan eta Gaztetxean, Zaldibian Joxepanen, Urretxun Gaztetxean, Beasainen Xabierri deitu etxera: 943-027382
  • Bideo emanaldia: 15.30ak aldera digitalizatu berri dugun "Políticamente Incorrecto" saio osoa eskainiko dugu pantaila erraldoi batean, horrekin batera zenbait panel informatibo jarriko ditugularik erakusgai.
Goierriko AHTren aurkako asanbladatik Goierriko herritar orori gonbitea luzatu nahiko genieke txango honetan parte hartzera eta AHTren kaltee beste atal hau ezagutzera. Bertan elkar ikusiko dugulakoan izan ongi!

    
    




Utzi iruzkina: