Jipoitua izan zen urretxuarraren epaiketa atzeratu da
Goizeko 11:30etan prentsaurrekoa eskaini da. Bertan, Goierriko AHTren aurkako mobilizazioetan parte hartzen duten gazteek hitz egin dute, eta gaur epaiketa zuen gazte urretxuarraren testigantza irakurri dute bertan.
Horrez gain,
ertzaintzaren aldetik jasaten duten akosoa salatu dute, ohar batekin.
Prentsaurrekoan 40 gazte inguru batu dira babesa eskaintzera eta bi ertzain
sekreta ere azaldu dira bertan. Hauetako bat mugikorraz grabatzen hasi da
eta gazte batzuek grabatu ez zedila esan diotenean ertzain
uniformatuak agertu dira, agerraldian hitz egin duten gazteak identifikatzen
saiatzera. Bi gazte identifikatu dituzte baina ez agerraldia burutu dutenak,
hauek zein ziren ez baitzekiten. Gazteek salatu dutenez, gaurko paisanozko
ertzainekin gertatutakoa ez da kasualitate bat; jasaten ari den poliziaren akosoaren adibide garbi bat baizik.
Epaiketa
Epaiketa azkarra
(“juicio rapido delakoa”) atzeratu egin da, gazteak ertzainak salatu dituelako
eta orduan epaiketa bide arruntetik abiaraziko da, prozedura azkarra alboratuz.
Salaketa
Beasain eta Ordizin AHTren obrak hasi zirenetik gaur arte asko areagotu da errepresioa. Beasaingo Ertzaintzak proiektu txikitzaile honen aurka gaudenon kontra gogor jo du. Azken aldian makina bat gaztek jasan behar izan dute plakadunen harrokeria, mehatxuak, segimentuak... eta duela bi egun pasatutakoak jada ez du hitzik. Gazte bat jipoitua izan da
Honekin batera AHTren aurkako mobilizazioetan modu baketsu batean parte hartzeagatik etengabe ari dira jendea jarraitzen, atxilotzen, isunak jartzen...
Beste hainbat kasu egon dira denuntziatu ez direna eta ixilpean gelditzen direnak, baina Ertzaintzak duen jarrera bortitzak hau salatzera bultzatu gaitu. Hainbat kasutan akusatuta dauden pertsona hauek AHTren aurkako desobedientzi ekintza publikoetan parte hartu dute, adibidez kateaketak, mendi-martxak, kontzentrazioak...
eta Ertzaintzaren erantzuna beldurra sartzea izan da kriminalizazioa eta biolentzia erabiliz.Behin eta berriz esango dugu modu zikin honetan ez gaituzuela ixilduko eta modu duin batean bizi nahi dugula AHTrik eta autoritaterik gabe.
ASKI DA!!! AKOSO POLIZIALIK EZ!!!
Desde que comenzaron las obras del TAV entre Beasain y Ordizia
palizas.
se han dedicado a detener a personas que simplemente protestaban pacificamente contra el TAV, por portar pancartas o asistir a concentraciones o mendi-martxas. Se han dedicado a multar a estas personas siguiéndoles en coche y acusandoles de
intentos de huída o atentados a la
autoridad.
Hay casos de jóvenes que no han denunciado
este acoso, pero la situación de violencia por parte de
Las personas acosadas han participado en acciones publicas de desobediencia contra el TAV, como encadenamientos. la única respuesta por parte de ellos es meter miedo utilizando la criminalización y la violencia. Volvemos a repetir que de esta sucia manera no van a callar los gritos de todo un pueblo que pide vivir dignamente sin TAV y sin abuso de autoridad!!
BASTA YA!! NO MÁS ACOSO POLICIAL!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: