Epaiketa gehiagorik ez!

Asteartean, irailak30, AHTren aurkako herri-mugimenduan dabiltzan Goierriko bi lagun epaituko dituzte Tolosan. Hirugarren epaiketa izango da, egun gutxiren buruan. Epaiketak, isunak, mehatxuak eta askosoa, bata bestearen atzetik. Eta datorren asteko epaiketa honek ere aurrekoen helburu bera du: AHTren aurkako mugimendua kriminalizatzea, isunak pilatzea, …
Bi lagunak uztailean Ordizian  izandako gertaera baten ondorioz  epaituko dituzte. AHTri buruzko bideo-emanaldia antolatu zuten Ordiziako gaztetxean, eta hura bukatutakoan kanpoaldean  hainbat lagun pankarta bat jartzen saiatu ziren. Ertzaintza bertaratu zen eta identifikatzeko esan zieten. Haietako bat ukatu egin zen identifikatzera.
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanatik epaituei babes osoa ematen diegu.  Dei egiten dugu, gainera, asteartean, hilak 30, goizeko 10:00etan Tolosako epaitegiaren aurrean egingo den elkarretaratzean parte hartzera.


Utzi iruzkina: