Elorrioko udalak kontsultari argi berdea

Atzo arratsaldean Elorrioko Udalean  AHTari buruzko herri kontsulta egiteko proposamena onartu zuten. Lakuako gobernuak ukatu arren, badirudi gizartea ez dagoela erabat konbentzituta megaazpiegitura honekin, eta Elorrion herriak dioena jakiteko hurrengo Abenduaren 2rako jarri dute zitea.

Kuriosoa da EAJko zinegotziak abstenitu egin zirela: benetan kuriosoa. Hala ere goitik ideiak argitu dizkiete zinegotzi hauei honakoarekin: "EAJk AHTren proiektuaren aldeko botoa emateko eskatuko die bere jarraitzaileei". mmmmm..... ba ez dakit ba EAJren barruan ere oso konbentziturik dauden gure arazo guztien panazea izango den trenarekin...

Hala ere, nola ez, gabonetan polboroiak agertzen diren moduan, Paulinoren hitzak ere honelako berriekin batera agertzen dira, eta galdeketaren kontra helegitea sartzeko agindu du.

Berri osoa Berria egunkarian dezute.


Utzi iruzkina: