AHTren aurkako mugimenduaren kriminalizazioan pausu berria

"Habiéndose hecho una declaración pública de la banda terrorista ETA de ser uno de sus objetivos el impedimento por cualquier medio de ejecución de las obras del TAV, remítase los presentes autos a la Audiencia Nacional"

Más claro agua... Autoan Tolosako epaileak ez du besterik jartzen. Horixe da Goierriko bi lagunen eta ETAren arteko erlazioa, eta horrexegatik Audientzia Nazionalera.

Atzo arratsaldean, Euskal Herri osotik jende andana bildu zen Goierriko bi auziperatuei babesa adierazteko. Bi gazteek, honela bukatu zuten prentsaurrekoa:

Amorrua eta indignazioa sentitzen dugu baina Madrileko Aundientzi nazionalea iristen bagara, oraindik autoa ez baita atera eta errekurtsoa dago martxan, kontzientzia lasai eta burua tinko joango gara, jakin badakigulako AHTa dela benetako delitua.

Horrela jende guztia animatu nahi dugu borrokan jarraitzeko, gure bihotzetan sentitzen duguna beraien sortu nahi diguten beldurra baino haundiagoa baita.

Nahikoa da mugimendu sozialak kriminalizatzeaz!
Orain inoiz baino indartsuago, geldi dezagun kapitalismoaren makinaria, GELDI DEZAHUN AHT-a!!!



Utzi iruzkina: