Nafarroako Bertsolari Txapelketako
Estitxu Arozena gailendu zen Nafarroako Bertsolari
Txapelketako lehen finalaurrekoan
Etxarri-Aranatzen jokatu zen 2006ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa. Bertan Estitxu Arozena nagusitu zen 413,5 punturekin, 398 izan zituen Erika Lagomak, 384 Julio Sotok, 377 Juan Mari Lopezek eta 370na Oskar Estanga eta Joseba Beltzak. Egin beharreko lana honakoa izan zen: hiruna bertso zortziko handian, hiruna zortziko txikian, hiruna hamarreko txikian eta kartzelako gaia. Azken honetan, bi punturi erantzun eta nahi zuten doinu eta neurrian bina bertso bota behar izan zizkioten gai bati.
Saioa Etxarri-Aranazko kultur etxean jokatu zen igande arratsaldeko 17:00etatikaurrera, eta 80 bat lagun bildu zen saioa ikustera. Sei bertsolari horietatik, Julio Soto eta Oskar Estanga Bertso Ligatik sailkatuta iritsi ziren, eta gainerako laurek, berriz, txapelketako lehen saioa izan zuten.
Saioa urduri xamar hasi zuten bertsolari gehienek, baina denbora pasa ahala, mailak gora egin zuen. Bertsoaldirik onenak zortziko txikian joan izango ziren ziurrenik, elkarrizketa azkarrak eta politak entzun baitziren. Ikusleek ongi pasa zuten, eta tarteka, txalo zaparrada indartsuak ere jo zituzten.
Azkenean, Estitxu Arozenak finalerako zuzenean sailkatzea lortu zuen, eta gainerakoek, datorren larunbatean Leitzan eta martxoaren 18an Atarrabian jokatu beharreko finalerdietako puntuazioen zain geratu beharko dute apirilaren 1ean Elizondoko Lur dantzalekuan egingo den finalerako sailkatzen ote diren jakiteko.
Iruzkinak
pleito 2006-03-06 13:36 #1
Onena duda barik Joseba andoni beltza azkeneko fayue kenduik a ze bertso saiue epaie gezki lenengua zan izetez boikot joseba herriak ez du barkatuko!!!!!!!!!!!!!!
Utzi iruzkina: