Gernika-Usurbil taldearen mozioa aztergai izango du Udalak

gernika_usurbil 1456133198945 GERNIKA-USURBIL | 2011-03-28 23:17

Gernika-Usurbil taldeak mozio bat aurketu du Udalean eta bihar, martxoak 29 asteartea, egingo den Plenoan aztertuko da. Udalari ondoko erabakiak hartzea proposatzen zaio:

LEHENA: Gernikako Akordiorekin bat egitea.

BIGARRENA: Presio politikoen aurrean, Auzitegi Goreneko 61 Aretoak, herenegun, Sortu alderdiaren erregistroa debekatzeko hartu duen erabakia salatzea; beste behin agerian utzi digute botere judiziala ez dela independentea eta arrazoi politikoetan oinarrituta hartzen dituela erabakiak. Era berean, datorren apirilaren 2an, Bilbon, Gernikako Akordioko sinatzaileek deituta “Euskal Herrian normalizazioa. Legalizazioa orain!” lelopean egingo den manifestaziora joatera deitzea eta gonbidatzea herritarrei.

HIRUGARRENA:  Gernikako Akordioa herritarren artean zabaltzeko konpromisoa hartzea, GU taldeak prestatuko duen Gehigarriaren kostuak bereganatuz (1.500 €).

LAUGARRENA:  2011ko otsailaren 13an, Sutegi Kultur Etxean burututako ekitaldian, Gernikako Akordioara atxikituz bildutako herriko udal hautetsiekin sinaduren liburua, erabaki honen ziurtagiriarekin batera, Udal Artxibo Nagusian gordetzea herriko artxibo historikoa osa dezan.

BOSGARRENA:  GU taldeari baimena eta beharrezko laguntza ematea, Buztinzulo Keramika Taldearekin lankidetzan, Gernika Ibilbidearen hasieran, udal jabetzako horman, Gernika inguruko zeramika-lana ezar dezan.

SEIGARRENA:  Erabaki honen berri Gernikako Akordioa izenpetu duten hautetsiei jakinaraztea.


Utzi iruzkina: