ESPAINIAKO LANDA PAISAIAK

geografia 1456133191631 geografia | 2007-06-13 21:03

Lurreko langintzak paisaia naturalak, landa paisaia bihurtzen ditu

Hezeko landa paisaia

Ipar eta ipar ekialdean kokatzen dira, erliebe malkartsu eta oso euritsua den klima ozeanikoa.

Lurraren egituraren inguruan: biztanleria ugaria izan zen nekazaritzak pisua galdu zuen arte, gaur egun auzo, herrixka eta herritan dago banatuta populazioa, zaharra eta sakabanatua; lurraren egitura minifundismoan nagusitzen da, heziz inguratuak daude eta mekanizazio zaila dute, ez dira errentagarriak; lurraren erabilera gehienbat abeltzaintzarekin lotuta dago.

Nekazaritzaren azalera ez da oso zabala. Gaur egun polilaborantza desagertu egin da eta barazkietan edo bazka landetan espezializatu dira. Hau abereak ukuiluratuta hazteko joerarengatik da.

Abeltzaintza jarduera ekonomikorik garrantzitsuena da. Nekazaritzak behera egin duenetik jende gehiagok alde egin du hirietara. Ondorioz abelazkuntza hazi eta modernizatzen joan da. Oraindik ez da hala ere Europako kategoriara iritzi. Gainera kuotak eta laguntzen murrizten badira, usiategi txikien etorkizuna ez da oso argia.

Basoen ustiapenak garrantzia du. Produkzioa altzari eta paper industriara zuzendua dago. Gaur egun potentziatzen ari den sektorea da.

Barrualdeko landa paisaiak

Meseta biak eta Ebroko sakonunea biltzen ditu garaiera handiko lurrak eta klima kontinentalekoak dira, negu hotz, uda bero eta prezipitazio gutxikoak.

Lurraren egitura: Biztanlerian inmigrazioa handia izan da, herriak hustu dira desagertzeraino ere; Minifundioa Duero ibar eta Ebro lurretan dago baina kontzentrazioa ere bultzatu da Gaztela-Mantxan, Salamancan…

Nekazaritza: eremuetan laborantza estentsiboa nagusitzen da, gaur egun, garagarra eta ekiloreak(lurrak deskantsatzeko) zerealaren lekua hartu dute, lugorriak gutxitu eta lur ureztatuak hedatu; ibarretan lur ureztatuak nagusitzen dira, gaur egun lur gehiago ureztatzen dira eta produkzioa dibertsifikatu egin da, fruitu arbolak, barazkiak, landare industrialak… eta Ebro eta Errioxan industria kontserbera sortu da.

Abeltzaintzak alde batzuetan garrantzia du: okelerako behi aziendak Aragoiko pirinioan eta Sistema zentralean; Esnetarako behi aziendak ukuiluratuta Gaztela-leonen ; Ardi aziendak, Gaztela bietan, Extremaduran; Ardi, txerri eta behi aziendak Extremadura, Salamancan...

Landa paisaia mediterranearra

Mediterraneoko kostaldea, Guadalquivir ibarra eta balearrean ematen da, erliebe laua kostaldean eta menditsua kostalde aurrean, klima mediterranearrarekin.

Lurraren egitura: biztanleria ugari eta kontzentratua; jabetza zatitua Valentzian eta Murtzian txikiak edo ertainak eta Katalunian eta Andaluzian handiagoak; lurraren erabilera askotakoak dira.

Nekazaritzan bi eratako lurrak daude: ureztaturiko laboreak, ura lur azpitik dator eta nekazaritza intentsiboa nagusitzen da, arroza, loreak, barazkiak, fruitu arbolak(azken bi hauek lehia handia dute esportatzean maroko eta Israelekin. Malagan eta granadan produktu subtropikalek azukre kanaberen tokia hartu dute. Lehorreko laboreak kostaldeko erliebe malkartsuetan aurkitzen dira, zerealak, almendrondoa,mahatsondoa eta olibondoa. Behi eta txerri aziendak, Katalunian dira nagusi, ahuntza eta ardia lehorreko lurretan.

Kanarietako landa paisaia

Kanarietako irletan ematen da, erliebe bolkaniko malkartsua eta klima oso beroa duena.

Lurraren egitura: nekazarien biztanleria atzera doa, turismoa nagusitzen ari delako aspalditik; luraren jabetza txikia kostaldean eta handia garaieran da; lurraren erabilera nagusa nekazaritza da.

Ereindako azalera txikia da, itsasertzean monolaboreak(banana,tomate,patata), plastiko azpiko laboreak(pepinoa,piperra,loreak) eta labore tropikalak(mango,aguakate) nagusitzen dira.


Utzi iruzkina: