Gazte Piku

Gaur hasiko dira 3. urteurrren honetako ekintzak. Gaur gauean (Abenduak 5) bertso saioa izango dugu gaztetxean 22:30etan. Hauek izango dira bertsolariak: Aitor Sarriegi Odei Lopez Jokin Uranga Alaia Martin Iker Zubeldia Beñat Iguaran Sarrera 5€ izango da. Animatu! ARGAZKIAK PREST!!! Igo dittut atzoko argazkiak. Klikatu irudia argazkiak ikusteko. Ez badira ikusten, sartu hemen.


Azkenean jarri ditut Gazte Festatako argazkik. Klikatu Argazkia.Eta ez baduzu ikusten saiatu hemen: Argazkiak. Kilometrotako argazkik ere jarri ditut. Klikatu argazkia. Eta ez baduzu ikusten saiatu hemen: Argazkiak.


Gogoratu gaur Azaroak 9, 19:30etan Gipuzkoako Odol Emaileen hitzaldia izango dugula Kultur etxearen goiko solairuan. Xabin Urzelai etorriko da, Gipuzkoako odol emaileen elkarteko lehendakaria. Bertan odola ematearen garrantziari buruz jardungo du eta ditugun kezka eta duda guztiak argituko dizkigu. Saiatuko dela behintzat esan digu. ANIMATU!!


Kriket partidua

2
gaztepiku 1456133175210 Gazte Piku | 2007-10-22 22:42

Igande honetako partidua dela eta, hemen duzue Kriketeko jokaldi batzuk ikusteko aukera.


Aurten ere hemen dira Gazte Festak. Azaroak 2-3 izango dira. Gazteak diruditen festak izan arren, 9. aldia izango da aurtengoa. "Ez ahaztu TXALUPAK prestatzea" Hau izango da egitaraua: Ostirala 18:00       Umeen jokuak. Gazte Pikun 19:00       Dardo Txapelketa. Gazte Pikun. 21:15                Pintxo Lehiaketa. Kuadrila bakoitzak hiru (3) pintxo aurkeztu beharko ditu:         -Tortila       &nbs...


Mendi Irteera Herniora

1
gaztepiku 1456133175210 Gazte Piku | 2007-09-11 13:49

Igande honetan, Irailak 16, lehen mendi irteera egingo da uda ondoren. Oraingo honetan Herniora ( 1075 m ) izango da irteera. Goizeko 8:30-etan irtengo gara gaztetxe aurretik eta kotxeak beharko dira. Gogoratu nahi duen edonor joan daitekeela, beraz, animatu!!!


Berriro martxan!!!

gaztepiku 1456133175210 Gazte Piku | 2007-09-07 09:43

Uda guztia festaz-festa alperkerian ibili ondoren, bada ordua lanean asteko. Gaur Ostirala arratsaldeko 6-etan lehen bilera egingo da.


Gazte Piku Tropela

8
gaztepiku 1456133175210 Gazte Piku | 2007-07-06 08:23

www.tropela.net webean Gazte Pikuren tropeltxoa egin dugu Tourrerako. Izena eman nai izanezkero gaur da azken eguna.


Gaztesarea-ko e-postaren bidez jakinarazi dute, hurrengo ekainaren 30-ean Zarautzen Euskal Herriko gatetxe eta gazte asanbladen bilkura egingo dela. 11etan izango da Zarautzeko gaztetxean eta bertara joateko animatzen dute.


Lanbatean izango dira pelotako finalak2. mailakoa11:30tan  Nakata - Miki / Peter - Uribe1. mailakoa12:30tan  Anazio - Koldo / El Huevo de Tortola 14:30tan BAZKARIE Aldapa Haundin.OHARRA: Oraindik ordaindu gabe dauden bikoteak bazkarian bertan ordaindu beharko dute.