Gazte Piku

BLOGA MARTXAN

2
gaztepiku 1456133175210 Gazte Piku | 2008-11-22 13:35

Gazte pikuko blogak hilabete asko pasa ditu geldituta eta berriro martxan jartzeko asmoa dugu. Laster argitaratuko ditugu Gazte Festatako argazkiak.Norbaitek argazkiak edo zerbait badu argitaratu nahi duena bidali dezala gaztepiku@gaztesarea.net helbidera eta argitaratuko dugu.


Hau da Legorretako festetako ostegunean (Maiatzak 1) izango diren kontzertuen kaetela:Animatu eta zabaldu!!!


Aurreko idatzian ordutegia aztu egin zitzaidan jartzea beraz orain jarriko dut: Final-erdiak: 16:30-etan EROAK VS TXIRIBI 17:30-etan BASAYOUNG VS ASTAKILOAK 18:30-etan 3. eta 4.postua 19:30-etan  FINALA Eta gero SARI BANAKETA egongo da. Txapelketako ordainketa(taldeko 30€) bihar izango da beraz talde guztiek biek ordaindu beharko da eta barkatu aurreko idatzian hau ez jartzeagatik. Aio!!!


Apa!!!                                                                                          Aurreko asteburuko saskibaloi txapelketako partiduen ema...


Hurrengo igandean martxoaren 9an mendi irteera antolatu dugu. Oraingo honetan Otsabiora (801m.) joango gara Altzo gainean dagoen mendira. Beti bezala hitzordua 8:30etan gaztetxe aurrean. Kotxez hurbilduko gara Altzora. ANIMATU !!Informazio gehiago:http://www.mendikat.net/monte.php?numero=626


Argazkiak 2008

1
gaztepiku 1456133175210 Gazte Piku | 2008-02-26 16:07

Inauteriak 2008 Partidua eta Oi! Kontzertuak Futbol finala Argazkiak banaka ikusteko: Inauteriak, kontzertuak eta finala.


Kontzertuak

7
gaztepiku 1456133175210 Gazte Piku | 2008-02-01 21:17

Aurreko urteko arrakastaren ondoren, aurten ere kontzertuak antolatu ditugu.Aurten ere arratsaldean, 16:30etan, areto futbol partidua izango da Gazte Pikuko ordezkarien eta Musikarien artekoa. Kontzertuak gauean, 22:30etan, izango dira gaztextean. Taldeak hauek dira:Jonny gerriwelt (Ondarru)Street alarm (Zarautz)The last strenght (Goierri)


Uzturrera irteera

6
gaztepiku 1456133175210 Gazte Piku | 2008-01-29 19:09

Dakizuenez urtarrillaren 20ean mendi irteera egin zen Uzturrera. 20 lagun elkartu ziren. Eguraldi ederra izan zuten eta goizpasa ederra egin zuten. Hemen dituzue argazkiak.Datorren irteera, seguraski, Otsabiora izango da, Altzotik gora dagoen mendi batera. Beste aukera eder bat inguruko paisaiak ezautzeko! Beraz, Animatu! San Silbestreko argazki batzuk ere jaso ditut gure gaztepiku@gaztesarea.net-en. Zuek ere horrelako argazkirenbat baduzue, bidali eta jarriko ditugu. Mila esker Manex, argazkiengatik.Eguneratua:Argazkiak ezin badituzu ikusi klikatu hemen:Uzturre edo San Silbestre


Horrelakoa da bizitza

3
gaztepiku 1456133175210 Gazte Piku | 2007-12-19 13:57

Urtarrilaren 2an, "Horrelakoa da bizitza" saiora joango gara. 30 pertsona behar dira. Olason egongo da zerrenda. Arratsaldeko 17:30etan autobusa aterako da eta 21:00etan bueltatuko gara. Bertan "luntx"-a egongo da. Animatu!!!


3. Urteurrena

gaztepiku 1456133175210 Gazte Piku | 2007-12-16 18:29

Hemen dago larunbatean gaztetxean ikusi genuen bideoa. Argazkiak laster jarriko dittut.