GAY IZATEA EZ DA ESTEREOTIPOA
Carlos Fabian Meliak Mister Gay Internacional saria irabazi du
Mister Gay Internacional lehiaketa Carlos Fabian Melia 33 urteko argentinarrak irabazi du lehenengo aldiz. Lehiaketa hau pasa den urtarrilaren 20an ospatu baitzen Hollywood-en, eta historia osoan egin den lehenengo mister gay internacional lehiaketa izan da, “gay izatea ez da estereotipoa” lelopean. Lehiaketaren lehenengo eta bigarren finalistak Mr. Venezuela eta Mr. Erresuma Batua direlarik.
Nahiz eta jaialdiaren lehenengo edizioa izan, era honetako beste hainbat lehiaketa ospatu izan dira Espainiako nazioan eta Europa osoan, baina hala ere, oraindik ez da emakume lesbianentzako horrelako parekorik ospatu, eta momentuz ez dago egingo direlakoaren seinalerik.
Lehiaketa hauen irabazlea izateak, sekulako abantailak ekar ditzake, adibidez, diru kopuru dexentea irabaztea oso ohikoa da, gainera, hainbat publizitate agentziek beraiekin lan egiteko aukera zabala eskaintzen dute, modelo lanetan aritzeko, noski.
Carlos Fabian Meliaren kasua da hori. Akut aldizkari suitzarrean biluzik azaltzeko aukera eman diote, eta halaxe egin du.
Aldizkari hau, gay, lesbiana eta transexualei buruz Suedian dagoen aldizkari bakarrenetakoa da. Lehenengo alea argitaratu zenetik denbora asko pasatu ez den arren, jende artean arrakasta ikaragarria izan du.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: