GP Formula 1

gauzakekidbh4 1456133144237 GAUZAK (eki-dbh4) | 2009-03-29 19:22
1

Hastear da 2009ko 1 Formula denboraldia. Igandean jokatuko da lehen lasterketa, eta autoak eta gidariak prest egoteaz gain, BERRIA.INFO ere prest izango da aurten kirol horrek Euskal Herrian sortzen duen ikusminari erantzuteko, zaleen interesa asetzeko. Hala, gaur jarri du abian Bugattiko bihurgunea izeneko kanala, BERRIAren webguneko lehenengoa.

Laurentzi Garmendia 1 Formulako aditu eta BERRIAko kolaboratzailea da kanalaren kudeatzailea -gunea BERRIA.INFOk prestatu du teknikoki- eta, gidari, talde eta zirkuituen gaineko datuak jasotzeaz gain, egunean eguneko albisteak ere jasoko ditu 1 Formulako euskarazko lehen kanala denak.

Hainbat atal izango ditu eta, aipatutako informazioaz gain, ingeniaritzari eta estatistikei dagozkienak ere jasoko ditu.

1 Formulak Euskal Herrian izan duen presentzia ere azaltzen du; hain zuzen ere, Lasarte-Orian (Gipuzkoa) jokatu zen lasterketa hartatik hartzen du kanalak izena, Bugattiko bihurgunea, Bugatti taldeak bere autoak inguruko baserri bateko ukuiluan gordetzen zitueneko garaia gogora ekarriz.

Lasterketa bikaina eta oso interesgarria.Ea oraingoan Alonso irabazten duen

Lasterketa bikaina eta oso interesgarria.Ea oraingoan Alonso irabazten duen 2009-03-29 20:16 #1


Utzi iruzkina: