Txupitoek aldaratzen naute

gauhontz 1456133139939 Gaueko irri eta farra | 2007-10-10 20:41

Zenbatetan esan diegu gure lagunei: jode gaur gauean "en plan tranqui eh!", baina ah ze ezberdinak diren esaten ditugunak, gero egiten ditugunekin.

 Esan bezala, gau hura horrela hasi zen, esaldi madarikatu horrekin, "en plan tranki eh!". Beno ba, gauzak ez ziren espero nituen bezain "tranki"-ak izan. Lagunekin afaldu ostean litro-ak egitera joan ginen, baina enplan tranki eh! Eta egoera kontrolpean nuela uste nuen arren, txupito batek gau horri buruzko ikuspuntua guztiz aldatu zidan. Benetan esaten dizuet, ohartzen ez  garen arren,  txupito batek zure izaera guztiz aldatu dezake.

 Txupito batekin, zure gorputza berotzen hasten da, musu gorriak jartzen zaizkizu eta nolabaiteko irri inuxentea jartzen zaizu aurpegian. Bi txupito edan ez gero, zure gorputza, ez dakit nola deskribatu... libreago dabil (zure gorputza inoiz egin ez dituen mugimenduak egiteko gai izan liteke), eta hortik aurrera edaten dituzunak, ez dakit ze nolako emaitzak izan ditzake pertsonarengan, batzuk triste jartzen dira, beste batzuek haien bizitza kontatzen dizuete (munduko gauzarik garrantzitsuena balitz bezala), beste batzuk edozein txorakeriarekin ero moduan farrezka hasten dira eta badaude ere, inoiz egin ez dutena, txupitoen ondorioz egiten duten pertsonak (dantzatu, mutil edo neskeei gerturatu....).

Horregatik gazteok,  bizirik jarraitu nahi baduzue, kontseilu bat, txupitoren bat edateko gura baduzue edan, baina  hirugarrenaren ondoren gertatu daitekeenaz ez naiz arduratzen. Hor duzue  oharra, gero ez esan ez zenekitela.


Utzi iruzkina: