Edozein larunbata..
Alkohola eta bere benetazko efektuak
Egia da alkoholari buruzko milaka txarla entzun ditugula; efektuak zeintzuk diren (koordinazio arazoak, ikusmen iluna..), zer egin behar dugun arazoen aurre.. Baina non dago benetazko informazioa?
Diskotekan sartzen zara "litroak" edan ostean, zenbat jende! pentsatzen duzu.. mundu guztia dantzan eta zu, nola ez, gauza bera egiten duzu.. bat batean aurrean duzun pareta milaka foko ditu.. Lurrean zaude, jausi zara..eta alboko bi mutil jator altzatzen laguntzen dizute. Ez da ezer gertatzen eta dantzatzera berriro! momentuko abestia jartzen dute eta zure mugimendu berriak erakutsi nahi dituzu, jendea borobil bat egin dizu eta zu dantzan ari zara etengabe. Joe ze nolako pausuak egiten ari naizen..onena naiz! pentsatzen duzu eta.. hurrengo egunean, zelako ridikuloa egin nuen atzo.. Lehen lagundu dizun horrek keinu bat egiten dizu begiarekin..eta zu zure begirada sentsuala botatzen diozu.. azkenean konturatzen zara zerbait sartu zaiola begian eta lotsaz beteta beste gauza bat egiten duzu disimulatzeko. Bere lagunarekin enroiatzen zara eta gainera, bi minutu lehenago botaka ibili zara, berdin zaizu.. 30 minutu eman dituzu komunean zure bizitzari buruzko pasarte interesgarrienak kontatzen zure betiko lagun horri, Alaitz.. baina nor da Alaitz?.. Komunetik ateratzen zara eta enroiatu zaren mutikoa beste batekin dago..
Diskotekatik ateratzen zara eta argia itsutu egiten zaitu, goizeko zortziak dira, ez dituzu zure gorputzeko atal asko sentitzen eta gainean ezagutzen ez dituzun apaingarriak dituzu eskegita.. ze nolako kiratsa.. zu zara. Etxera heltzen zara eta hurrengo egunean ez dakizu nola ailegatu zinen ohera eta gorputz jarrera horretan..
Horiek dira alkoholaren benetazko "efektu sekundarioak"..
Iruzkinak
Utzi iruzkina: