celedonen historia
Jatorria Zalduondokoa zen Zeledonio Altzola festazalean du, urtero, Andra Mari Zuriaren festetan parte hartu eta ingurukoak parte hartera bultzatzen baitzituen. Horrela bada, ezagun-ezaguna egin zen Gasteizen bertan, jaietako protagonista bihurtu arte. Hil zenean, ordea, jaietako zerbait falta zela somatu zuten batek baino gehiagok. Tradizioa 1957an hasi zen, Gasteizko gazte batzuek (Jesus Jimenez, Sedano, Luis Maria Sanchez Iñigo, Lopez de Ipiña, Madinabeitia, Jose Luis Isasi, Perez de San Roman, Lopez Guereña eta Azpiazu) San Migel elizatik udaletxeko teilatura Zeledon irudikatzen zuen panpina bota zutenean. Harrezkero, urtero egiten da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: