celedon

gasteizkojaiak 1456133136495 gasteizko jaiak (eki-dbh4) | 2009-04-16 23:47

Zeledon Gasteizko Andra Maria Zuriaren jaietako pertsonaia da.

Abuztuaren 4ko arratsaldeko seietan, txupinazoa bota ondoren, San Migel elizako kanpandorretik Andra Mari Zuriaren plazara panpina jaisten da, ondoren hezur-haragizko Zeledon agertzen da eta plaza guztia zeharkatzen du San Migel elizako balkoian jai zoriontsuak opatzeko. Abuztuaren 10eko gaueko ordu batetan San Migel elizako kanpandorrera igotzen da, jaiei amaiera emanez.

2007an, Zeledonen jaitsieraren 50. urteurrena zenez, hiru Zeledonek plaza zeharkatu behar zuten: Jose Luis Isasi, Iñaki Landa eta Gorka Ortiz de Urbina, baina Jose Luis Isasiren gaixotasunaren ondorioz ezin izan zuen joan. Beraz, Iñaki Landak eta Gorka Ortiz de Urbinak plaza zeharkatu, balkoira igo eta biek jaiei hasiera eman zieten Jose Luis Isasi gogoan izanik. Tamalez, Isasi, 2007ko irailaren 19an zendu zen 77 zituela.


Utzi iruzkina: