Andre mari zuriaren jaien ekitaldiak

gasteizkojaiak 1456133136495 gasteizko jaiak (eki-dbh4) | 2009-05-12 17:03

Andra Mari Zuriaren jaiak egunez egun

Abuztuaren 4a
Arratsaldeko seietan, txupinazoarekin batera, San Migel elizako kanpandorretik Andra Mari Zuriaren plazara Zeledon jaisten da eta honek jaiei hasiera ematen die.

Gaueko hamarretan, Andra Maria Zuriaren Kofradia, farolen prozesioa egiteaz arduratzen da. 1895ean hasitako ohitura da.


Abuztuaren 5a
Andra Mari Zuriaren eguna da. Goizeko zazpietan Auroraren prozesioa eta errosarioa ospatzen da. Ondoren, goizeko bederatzietan, blusen eta nesken koadrilek lore-sortak eskaintzen dizkiote San Migel elizaren atean dagoen Andra Mari Zuriari.


Abuztuaren 7a
Haurren eguna da. Goizeko hamabietan, Zeledon Txiki eta Neska Txiki Plaza Berrira jaisten dira.


Abuztuaren 8a
Blusa eta neska beteranoen eguna da.


Abuztuaren 9a
Egun honetan, Blusen eta Nesken koadrilek Zerriaren eguna ospatzen zuten. Kalejiran irina jaurtitzen zuten. Gaur egun, Batasuna koadrilak bakarrik eusten dio ohiturari.


Abuztuaren 10a
Gaueko ordu Zeledon San Migel elizako kanpandorrera igotzen da eta jaiak bukatzen dira.


Utzi iruzkina: