Garate Jantzi-Dendaren web orria duzu honako hau. Aspalditik ari gara modaren inguruan lanean, gure bezeroei ahalik eta produkturik eta zerbitzurik onena eskaini nahian. Atari honetan gure denden berri eta bertako produktuen informazioa jasoko duzu. Galderak eta bestelakoak egiteko aukera ere aurkituko duzu. Eskerrik asko urteetan gugan konfiantza jarri duzuenoi. Garate Jantzi-Denda
Garate Jantzi-Dendak bi saltoki ditu egun. Lehenengoa, eta ibilbide luzeena egin duena, Elgoibarko San Bartolome kalean aurkituko duzu. Bigarrena, berriagoa, Zumaiko Erribera kalean. Biak ere herrien erdigunean daude kokaturik, eta bertan punta-puntako modako jantziak aurkituko dituzu. Heldu zein gazteentzat, markarik onenak jarri ditugu zure eskura. Zatoz eta gozatu! Garate Jantzi-Denda