Periferian eroso
“Sutondoko kontuak” liburuari buruz ari nintzen kazetari batekin. Eta galdetu zidan: Nori zuzendu diozu liburua? Ez nekiela erantzun nion; izan ere, ez diot galdera hori egin neure buruari. Edozein euskaldun/euskaltzale izan daiteke irakurle, ez dela espezialistentzako liburua barrundatu nuen.
Liburuak ordutik bidetxoa egin du. Eta periferian ari da “arrakasta” izaten. Iruñean hainbat liburu saldu dira, Gasteizen eta Donapaleun egin ditut aurkezpenak (Baxenabarren 35 pertsona, biba zuek!), Santurtzitik eskatu zidaten liburua, Ipar Euskal Herrian bi elkarrizketa egin didate, Derion egingo dut aurkezpena, …
Beraz, welcome to the periferia! Eta, pozik, periferiatik datozelako gaur egun berrikuntzarik nagusienak euskalgintzara (eta ez diot nik, Lorea Agirrek baizik).
Iruzkinak
2016-03-16 11:32 #1
Ni ere iritzi berdinekoa naiz. Laudion askoz ere mugimendu handiagoa nabaritzen dut adibidez: Aiaraldeako euskalgintzaren kontseiluaren sorrera, Aiaraldea herri elkagoa...
Eta bat dator Berriak orain gutxi argitaratu zituen datuekin ere: Periferian euskara biziberritzen ari da eta nukleoan galtzen. Egia da baita, periferian margen gehiago dagoela irabazteko eta nukleoan gehiago galtzeko, baina ez luke zertan hala izan behar. Ez duzu uste?
txerra 2016-03-16 11:43 #2
Bai, argi dago periferian (eta, batez ere, Araban) mugimendu interesgarriak ari direla gertatzen azken urteotan. Beste periferia batzuetan ere ari dira (Bilboko Loraldia, esaterako) biziago, nukleoan baino. Eta bazterretan zer irabazi gehiago egon arren, eta nukleoan zer galdu gehiago, baina horrek ez dakar berez mugimendurik interesgarrienak bazterretatik etortzea. Agian beste zerbaitek izango du zerikusia horretan.
Utzi iruzkina: