Lutxok apurtu ditu makuluak
Bertolt Brecht handiak idatzi eta Berri Txarrak taldeak zaratara eraman zuen, zoragarri eraman ere. Nork bere burua ahalduntzeko prozesuaz ari da kantu/poema: Makuluak du izenburu.
Zazpi urte geldirik iragan nituen nik, ezin eman pausorik. Jo sendagilearengana, hark berehala galdetu zidan: “zertarako makuluak?” nik erantzun: “elbarria naiz”
“Ez nau batere harritzen” izan ziren haren hitzak: “saiatu zaitez ibiltzen tramankulu hauek dira ibiltzen uzten ez dizutenak , tramankulu hauek dira zure traba nagusia”
“Ausartu zaite, saia ibiltzen, narras zaite lau hankatan”
Munstro bat zirudien barrezka ozen, krudel, bi makuluak hartzen
nire bizkarraren kontra pausutzeaz batera, morroiak barreari ezin eutsiz bota zituen sutara
Orain banabil, orain badakit, orain sendatuta nago; barre algara akuilu batek osatu ninduelako
zenbaitetan bakarrik, makilak ikustean, ordu batzuz soilik motelago nabil
baina ibili banabil orain banabil
Eta Lutxo Egiak egin du. Gaztelaniaren makuluak apurtu ditu, non eta Bilbon, noiz eta hilabete batez. Eta ibili badabil. Nahiz eta batzuetan makilak ikustean motelago dabil, baina ibili badabil.
Izan ere, Espainiako poeta hark esan zuen bezala, bidelari, biderik ez dago, ibiliaz egiten da bide. Eta Lutxok bide batzuk ireki dituelakoan nago. Ibiliz. Orain besteoi tokatzen zaigu berak irekitako bideetatik sastrakak kentzen jarraitzea. Ibiliz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: