Jabetu

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-10-31 09:30

Josune Urbieta lankideak Hizneterako sakontze lan interesgarria ondu zuen: “Euskaldun berriak laneko euskarazko dinamiketan”. Ondorioen artean nik hauxe azpimarratu nahiko nuke:

Hizkuntza batean komunikatzeko ezinbestekoa da jabekuntza prozesua garatzea. Ikaskuntza prozesua, aldiz, ez da funtsezko, ez enborrezko, ez ezinbesteko ere.

Beraz, jabekuntza prozesu hori aurrera eramateko, hizkuntza inputak lau ezaugarri izan behar ditu:

 

- Ulergarria izan behar du

- Ikaslearen arreta eta interesa erakarri behar ditu

- Osoa izan behar du eta ez helburu gramatikalen arabera sailkatuta

- Ugaria izan behar du


Utzi iruzkina: