Izkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak (VIII)
Urria eta azaro artean ere nik izkiriatu nahiko nituzke hainbat artikulu plazaratu dira han eta hemen. Bilduma pertsonal zein subjektiboa osatzen dute hauek:
- Allartean-ek maisuki azaldu zigun zeintzuk diren biziberritzearen lau zutabeak, bereziki horietako bat: http://allartean.blogspot.com.es/2013/10/lau-zutabeak.html
- Helios Del Santok sutxoak piztera dei egiten zigun. Keinu txikiek balio dute, asko balio ere: http://sustatu.com/heliosdelsanto/1382515061
- Gureaz blai irratsaioa interneten entzun dut astero-astero. Iazko denboraldiko saio guztiak batu dituzte hemen (http://www.lantalan.com/baliabideak-eta-tresnak/gureaz-blai) eta denboraldi berria hasi da: http://www.lantalan.com/lantalan/gureaz-blai-bigarren-denboraldia-abian
- Aurrekoan euskalkiei buruz berba egiten izan ginen eta Leire Narbaizak aspalditxo idatzitako artikulu honekin gogoratu nintzen: http://paperekoa.berria.info/iritzia/2012-08-30/004/001/euskalkia.htm
- Haritz Goikoetxea lankideak IMHko jardunaldietan eman zuen hitzaldiaren laburpena ere biziki interesgarria da: http://www.lantalan.com/emun/ahozkoa-nola-neurtu-nola-interpretatu-nola-eragin
- Allartean blogak, oro har, oso artikulu interesgarriak plazaratzen ditu. Euskara planen narraziogintzaz honako hau: http://allartean.blogspot.com.es/2013/11/kontulariak-storytelling-1.html
Iruzkinak
Utzi iruzkina: