Inplikazioa normalizazioa da

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-04-28 08:50

Elkarlana, Iñaki Arrutiren berbetan, “erantzukizunaren artikulazioa da”. Tumatxa! Gure komunitatearen geroa komunitate hori osatzen dugunon esku dago, beste berba batzuekin esanda. Elkar ulertzera kondenatuta gaude. Bere berbekin jarraitzeko, “hizkuntza komunitateak euskara normalizatzeko duen erantzukizuna artikulatu behar du eta, horretarako, euskaltzaleek hizkuntza normalizaziorako periferia dena albo batera utzi eta mamia hartu behar dute euskararen aldeko jardunaren ardatz”.

http://alteretaego.files.wordpress.com/2014/04/78_iraungitako-jogurt-baten-istorioa.jpg

Edozein hizkuntzak duen bermerik handiena txertatuta dagoen komunitatearen babesa eta atxikimendua da. Dena den, elkarlanean jarduteko ez da derrigorrezkoa gai orotan bat etortzea. Ezta?


Utzi iruzkina: