Hizkuntza normalizazioa udaletatik
Azaroko Larrunen udaletako euskara teknikariek egindako 8 iritzi artikulu agertu ziren. Aspaldi irakurri banituen ere, ez dut astirik hartu horiek komentatzeko.
Lehenik eta behin, aipatu behar da iritzi aniztasuna bermatuta dagoela. Herrialde guztietako teknikariak, herri erdaldun eta oso euskaldunekoak, hiriburu eta herri txikietakoak, ... Txalotzekoa da ahalegina.
Artikulu guztiak gomendagarriak badira ere, nik bi nabarmendu nahiko nituzke: "Jokaleku berri baterako proposamenak Hernanitik", Malores Etxeberriarena eta "Berriozarren eta Nafarroan, eustetik garapenera", Rosa Ramosena. Biak berritzaileak dira, ideia berriak palzaratzen dituzte eta horrelakoak behar dira.
Onena, dena den, aldizkariaren osotasuna da, duda barik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: