Habitus
Habitus-aren inguruko kontuak orain arte behin baino gehiagotan entzun ditut hizkuntzari lotuak, baina ez neukan oso argi zer esan nahi zuten horrekin. Kontzeptua, antza, Bourdieau-rena da, eta gurean, adibidez, Eduardo Apodakak askotan erabili izan du.
Gauzak horrela, Ibai Iztuetak idatzitako “Cultura vasca vs. euskal kultura” liburu mardulean, aurkitu dut definizio eta hausnarketa mamitsuak habitusaren inguruan:
(Habitusa) hiztunak sakoneko aztura gisa barneratuta dituen hizkuntza praktika inkonszientea da eta erabilera-ezagutza-motibazioa-erabilera-ezagutza-motibazioa gurpila errotik baldintzatzen du. Euskal Herrian, gaur gaurkoz, elebidunak euskaraz egitera edo erdaraz egitera daramatzan habitus-en inkonszientzia ez da maila berekoa. (...) Habitus-aren aldaketa inkontzientea kontzientea bilakatzean datza.
Azken esaldiak, batez ere, zer pentsatua eman dit.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: