Gazteak eta euskara: aisialdia giltzarri (Larrun 106, 2007ko otsaila)
Azken Larrun aldizkarian "Gazteak eta euskara: aisialdia giltzarri" izeneko gaia jorratu dute. Hainbat artikulu daude, sarean ere irakurgai. Beraz, artikuluetatik ateratako esaldiekin hornituko dut post hau.
Beste adin taldeek ere plangintza behar dute
Lionel Joly, Soziolinguistika Klusterreko kidea.
Soziolinguistikaren oinarri teorikoak eta aplikatuak kontuan
hartuta, pentsagarria al da euskara erabiltzea ingurune soziolinguistiko
erdaldun batean, euskaraz oinarrizko gaitasun linguistikoa izanik besterik ez?
Lionel Joly, Soziolinguistika Klusterreko kidea.
Euskara erabiltzeko esparruak edukitzeak ez du euskara
erabiliko dutenik esan nahi
Olatz Zabaleta, Tafallako euskara teknikaria
Hizkuntzaren eta hizkuntza-komunitatearen bilakaera
autozentratu eta beregaina lortu behar da
Kike Amonarriz, soziolinguista eta umoregilea
Gazteak ezin du ingurune erdaldunean errudun sentitu, gaur
egungo gizarteari erreparatuta, erdara ez baita desagertuko Euskal Herrian.
Bideratu beharrekoa euskal gazteriaren diglosia da, euskara ager dadin
erdararen gainetik, baina errealitate eleanitza ukatu gabe
Xabier Paya, bertsolari eta itzultzailea.
Akaso alderantziz galdetu beharko genuke: “Zergatik egiten
dute gazte euskaldun askok euskaraz?”
Dabid Anaut, Bortziriak eta Leitzaldeko euskara teknikari lanetan aritua, egun Elhuyarren ari da.
Oso mamitsua, bai horixe. Eta helduen aisialdian eragingo duen euskara plana eta hausnarketa noizko?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: