Aurre hartzen

Joseba Barriolak orain dela gutxi helarazi dit testu bat, Txepetxena, La realidad y la ley izenekoa. Testua bera aspaldikoa bada ere, nire ustez oraindik badu gaurkotasunik eta Txepetx beti-beti da interesgarri bezain iradokitzailea, jakina. (inork gura badu testua bera, mezu pribatua bidali eta helaraziko dizuet).
Testua irakurtzen ari nintzela, Txepetxek honako hau zioen bere garaian: “komunitatea bera baino aurreratuago dauden norbanakoek tiratu behar dute”. Eta honako bi artikulu hauekin akordatu nintzen: Gutxiengo aktiboa eta Etorkizunaren mezu gara. Eta Lutxo Egiarekin, eta Egiako aitzindariekin, eta Lasarteko ahobizi eta belarriprest diren horiekin …
Bizi-eredu antizipatorioak praktikatzen bide onetik goazela uste dut ...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: