Anorexia linguistikoa
Valentina Formosa soziolinguista galiziarrari honakoa entzun diot berriki (1:12:00tik aurrera): galiziarrek anorexia linguistikoa dute. Hau da, galiziarrek ispiluaren aurreran paratuta, ez dute ikusten euren hizkuntza ikusi behar duten modura. Izan ere, etxetik galiziera dakitenek uste dute txarto egiten dutela, ez dutelako ondo erabiltzen hizkera estandarra. Eta etxetik ez dakartenek ere ez dute ispiluan gauza onik ikusten. Ez dute besteen modura berbarik egiten, falta zaie ahoskera edo hiztegia edo joskera edo …
Anorexikoak dira, beraz, galiziarrak. Autopertzepzioa distortsionatuta dute, hortaz. Ez dute islatzen ispiluan benetan direna, beste gauza bat baizik. Eta lana egin beharko dute autopertzepzio hori aldatzeko, makrotik zein mikrotik.
Eta gurean? Zer nolako irudia ekartzen digu ispiluak? Anorexiko al gaude?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: