Ametsen produkzio soziala
Sechu Senderen poematxo bat.
Oinak lurrean ibiltzen da nire itzala.
Badakizu,
errealitateak fikzioa gainditzen du.
Esaten dute Galizian behe-lainotik zehar begiratu ahal dugula,
eta ostadarrari dei egiten badakigula.
Berba egiten dut zurekin, eta zurekin,
eta olerki honetatik pasatzen denari agur egiten diot.
Etorkizuneko fonotekan gordetzen ditut ametsen soinuak:
hitzak, adierazpenak eta haizea.
Gertatzen ari dena irudikatzea ezinezkoa zen,
esan genuen.
Hau irudikatzea ezinezkoa zen,
esango dugu.
Ez dakit, esaten dute
akaso gure ametsen zati proportzional bat bete daitekeela, baldin eta
elkarrekin amets egiten badugu.
Aldi berean amets egiteko argibideak behar ditugu,
deialdi bat aldi berean eta batera amets egiteko,
ametsen produkzio sozialerako metodo bat.
Labanak kate-produkzioan egiten baditugu,
zergatik ez Askatasuna?
Gizakiaren eboluzioan hurrengo pausua da.
Eta lortu egingo dugu
elkarri begietara begiratuz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: