Aborda dezagun erdigunea!
Abuztuan Leire Narbaizak artikuluak idatzi zituen Berria egunkarian. Horietako bat Erdigunea izenekoa. Nukleo sinbolikoaz hitz egiten zuen behinola Txepetxek (inoiz ere entzun dut hizkuntza komunitatearen bihotza esamoldea): 
Euskara
 ez dago hizkuntza-komunitatearen zentroan, marjinala da, bitxikeria. 
Euskaldun osoak (euskaraz ondo dakigunak) ez gara erdigunea. Zentro 
sinbolikoa, hirigunea, erdaldun elebakarrek okupatzen dute, eta 
euskaldun osoak errebalean gaude, anekdota xelebre eta pintoresko hutsa 
gara. Horrela baina txarto gabiltza, ez dugu inoiz aurrera egingo.
Inoiz
 zentro hori hartu eta okupatzen ausartuko ote gara? Horrela egin ezik, 
gure hizkuntzak jai dauka. Aborda dezagun erdigunea!

Iruzkinak
Utzi iruzkina: