Zer egin, bizitzak tranbian ihes eginez gero, itxoitea ez bada?
80. generazio amaierako gaztea, idaztea eta argazkilaritza, edo behintzat argazkiak ateratzea, oso gustuko dituena. Baina, lotsa edo antzeko zerbait sentitzen du, idazle edota hortan saiatzen diren pertsona guztien antzera, hain barrutik irtendako hitzak eta irudiak asaldatzean, besteek irakurtzean, ikustean. Euskara Batuan idaztea zail egin baina berak hor dihardu, hatxe, ese eta zetek sortzen dioten guda irabazi nahian. Bizitza osoa euskaraz hitz egiten, eta hau panorama... EGA ere ateratzeko oraindik. Baina berdin du. Hatxe, ese eta zetak ez dira oztopo, (gutxiago oraindik EGA ez izatea) bere barnekoa adierazteko. Espero du, benetan, hemen idatzitakoa gustatzea.