Zergatik blog hau?
Egia esan, azken hilabeteetan el procés delakoak lotu nau. Orain arte, azken hamarkadetan Europan nagusiki estatu berrien sorrerak interesa piztu badidate, distantzia handia izan dut horiekiko guztiekiko. Distantzia geografikoa, linguistikoa, ..., baina batez ere emozionala. Kataluniakoa ordea, ezberdina izan da. Gertukoa da, linguistikoki, geografikoki, ..., eta emozionala. Gainera esango nuke oparia ere dela, horrelako prozesuek izaten dituzten xehetasunak, detaileak, bide orriak, ezaugarriak, ezagutzeko parada eskaintzen bait digu, eta niretzat gutxienez, hori opari handia da. Oroitzen naiz orain dela urte batzuk nazioartean gertatzen dena hurbiletik jarraitzen duen lagun bati komentatu niola interesgarria izango zela Txekia eta Eslovakia sortu ondoren, prozesuaren nondik norakoak jasoztea, egunen batean non begiratu ispilua izateko. Ba atzotik sortua da Kataluniako Errepublika, eta nire nahia da el procés gainean idaztea, orain artekoaz eta datozen egunetan, asteetan hilabeteetan, urteetan gertatuko denaz. Atzo izugarrizko poza hartu nuen, baina benetan liluratzen nauena el procés da, el procés honaino ekarri duten pertsona horiek guztiak, atzoko eguna posible egin duten guztiak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: