Xabi San Sebastian "Betazalak" (Belarri, 2023)
Azken diskotik sei urtera iritisi da Donostiarraren bosgarren diskoa. Oraingoan rocka alde batera utzi duen arren, euskal musikaren iraganaren eta orainaren arteko zubi izaten jarraitzen du, akaso heldutasun handiagoarekin, bai, baina talentuz jositako abesti sorta ederra besapean dakarrela. Sustraiekiko atxikimendua nabaria da bere obran, eta konposizioek dotoreak eta denboraz gaindikoak izaten jarraitzen dute. Matthieu Haranburuk, oraingoan baxua jo ez duen arren, ekoizle lanak egin ditu berriz ere, eta lortu duen soinua gardena eta boteretsua da. Ahoskera indartsua eta garbia, txeloa eta biolinaren presentzia nabarmena... Betikotasun zantzuak dauzkate kantu askok, hala nola Gure begian distira eta Gure zerriak aski ederrek, Loratzak harean dotoreak zein Jantzi gaur biharko argiz tentsiodunak. Lan mardula eta funts bereziduna.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: